Muntteri-AEK euskaltegiko goizeko ikasleek ostegunean egiteko errazak diren pintxo goxoak ikasi zituzten Lordi Etxeondo Zarautzko Aiala ostalaritza eskolako irakaslearen eskutik.
Xirimiri elkartean bildu ziren ikasleei patata minak, hanburgesa txikia ganba eta tipulin hostoekin eta foie tarrina tosta nola egin azaldu zien Etxeondok.
Euskaltegiko ikasleek azalpenak adi jarritu zituzten, batzuk pintxoak egiten lagundu zuten eta errezetak ikasteaz gain, sukaldaritzako hiztegia ere landu zuten.