Ostada SKT-k Mendi sailak , Kutxaren laguntzaz, “Islandia eta Groenlandia” proiekzioa eskaini zuen ostegunean.
Honetan Asier Aranzabal eta Mila Gallastegik bi irla zoragarri hauetan dauden paisai izoztu edo labaz osatutako basamortuak aurkeztu zizkieten Manuel Lekuonako hitzaldi aretora hurbildu ziren herritarrei. Amaieran hainbat galdera erantzun behar izan zituzten.