Lasarte-Oriako Gizarte Zerbitzuek antolatuta Aingeru Mayor Emeki-ko kideak "Pozez beteriko sexualitatea" hitzaldia eskainiko zuen ostegunean Villa Mirentxun.
Honetan, egungo gizarteak ezartzen dituen sexu estereotipoek sexualitatea garatzeko sortzen dituzten oztopoak aztertu zituen. Plazerrari buruz ere mintzo zen eta urteak igaro ostean, pertsona adinduak izatean sexualitate bozkariotsua izatera iritsi daitekela ere azaldu zuen.