Villamediana Gipuzkoako txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 21a

Gipuzkoako eskolarteko txapelketa eta alebin txapelketan domina uzta handia lortu zuten Buruntzaldea IKT-ko gaztetxoek. Guztira, Gipuzkoako txapeldun bat, zilarrezko domina eta 4 brontzezko eskuratu zituzten bi lehiaketetan.
Alebin mailan, Nahia Jie Villamedianak nagusitasun osoz lortu zuen lurraldeko txapela.
Maila honetako igerilariek “igerilari osoa” deritzon txapelketan parte hartu zuten. Honetan lau estiloetako probak egin, 50 m. tximeleta, 100 m. bizkar, 100 m. bular eta 100 m. libreak eta guztietan hoberena denak lortzen du titulua.

Eskolarteko txapelketa
Bestalde, eskolarteko txapelketan hainbat marka eta domina lortu zituzten 2000 urteko neskek eta 1999 urteko mutilek parte hartutako probetan.
Ainara Garciak 100 m. bular proban zilarrezko domina eta 200 m. bular proban brontzezkoa lortu zituen.
Maialen Casado 200 m. libre proban hirugarren izan zen eta 100 m. libre proban seigarren.
Nesken bi errelebuak, 4x100 m libre eta estiloak, brontzezko postuan amaitu zuten.
Mutiletan, berriz, Iñaki Etxebestek 200 m. libre proba seigarren postuan amaitu zuen eta 100 metro libreetan bosgarren izan zen.
Borja Apeztegia entrenatzaileak aipatu digunez, lortutako emaitzei esker, Ainara Garcia gaztetxoa maiatzaren 26an Zarautzen izango diren Euskadiko Eskolarteko jokoetarako sailkatu da.