Igandean Erketzek antolatuta Dantzari Txiki Eguna ospatuko da. Aurtengoa XXIV. edizioa izango da eta guztira, 250 haur inguru bilduko ditu festa honetan euskal dantza taldeak.
Erketzekin batera, Kukukakoak ariko dira baita Urretxuko Lurra eta Oreretako Ereintza dantza taldeko kideek ere.
Dantzariak goizeko 11:00etan abiatuko dira herriko kaleetan barrena euren dantzekin. Bi taldetan banatuta, batzuek Zumaburu eta Sasoetan barrena arituko dira eta besteek, Okendo eta Manuel Lekuona kultur etxe inguruan egingo dute bidea. Ondoren denak Okendo plazan elkartuko dira.
Arratsaldeko saioa
Talde guztiak Okendo plazan bilduko dira arratsaldeko 16:30ean eta 17:00etan hasita eskainiko dute dantza saio handia.
