24_Txintxarri zure smartphonean!

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 24a

Txintxarrik mugikorrentzat aplikazio berria estreinatzen du gaur, m.txintxarri.info Animatu eta sartu Txintxarrin! Honi esker modu erosoagoan irakurri ahal izango dituzue gure albisteak, irudi galeriak ikusi eta agenda kontsultatu.

Azken hilabeteotan lan handia ari gara egiten Txintxarri egunean jartzeko. Web berriarekin batera, diseinu berria, sare sozialetan kontuak... ahalik eta gehien zabaldu nahi dugu gure herriko informazioa eta herritarrak dauden plataforma teknologiko guztietan gure txokotxoa eraiki nahi dugu.

Gaurkoan mugikorrentzat egindako aplikazioa nahi dizuegu aurkeztu. Android zein iphone teknologietarako egin dugu m.txintxarri.info honi esker modu erosoagoan irakurri ahal izango dituzue gure albisteak, irudi galeriak ikusi eta agenda kontsultatu.

Zerbitzu berria izanda akatsak egon daitezke beraz, bidali lasai txintxarri@ttakun.com helbidera. Espero dugu zuen gustokoa izatea!

Animatu eta sartu!