San Pedrotarako kartela hautatu

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 25a

Herriko festen kartela lehiaketan aurkezteko azken eguna izan zen maiatzaren 18a eta dagoeneko aurkeztutako kartel guztiak www.lasarteoriasarean.eu webgunean ikusgai jarri ditu Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Festak eta Kirolak Batzordeak. Hauek sinadurarik gabe azaltzen dira eta horrela lan hoberena herritarrek hautatzea nahi dute.
Iritzia emateko email bidez egiteko aukera jarri dute eskuragarri. Festetako sailak herritarrak hautapen honetan parte hartzera animatu nahi ditu.