Datorren astelehenean hasita, maiatzak 28, lau astelehenetan izango dira San Juan Suan Soka-dantzan aritzeko entsegu irekiak. Horrela ekainak 4, 11 eta 18an izango dira hurrengoak.
Entseguak Erketz EDT-k erabiltzen dituen Zumaburu eskolako lokaletan egingo dira guztiak 20:30ean. Hauetan nahi duten herritar guztiek har dezakete parte.