Familia gatazkak konpontzeko bitartekaritza zerbitzu publikoaren inguruan hitzaldia egingo da maiatzaren 30ean, asteazkena, Villa Mirentxun 19:00etan.
Zerbitzu hau Eusko Jaurlaritzarena da eta honen lana ezagutzera emateko asmotan egingo da hitzaldia herrian. Familia eta bikoteei zuzendutako zerbitzua da eta edozein gatazka bideratzeko laguntza ematen du. Horrekin batera leku neutral bat eskaintzen die familia zein bikoteei arazoen inguruan hitz egiteko besteak beste.