Sorgin Dantza, entseguak ekainean hasiko dira

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 25a

Dagoeneko gerturatzen ari dira Sanpedroak eta hau dela eta sorgin dantzarako entseguak ekainaren 7an hasiko dira. Astearte eta ostegunetan egingo dira entsegu irekiak eta hauetan ohi bezala haur zein helduek parte hartu ahal izango dute.
Antolatzaileek azaldu moduan, eguraldi ona egitekotan, entseguak Landaberri BHI-n egingo dira eta eguraldi txarreko egunetan, Landaberri-Garaikoetxea eraikinera pasako dira saioak.