Arkitekturako 50 ikasle, lau ostiraletan izan dira Okendo plazan. Udalak emandako material zaharra berrerabili dute hiri altzariak egiteko. Nerea Sanchez Hirigintza batzordeko buruaren ekimenez, EHUn Arkitektura irakaslea den Josemi Martinez Ricorekin garatutako elkarlan proiektua izan da eta dagoeneko altzariak bukatuta eta plazan kokatuta daude.
Oso balorazio positiboa egin du Nerea Sanchez zinegotziak azken asteetan arkitekturako ikasleek burututakoaz. Gainera, herritarrak hauek erabiltzen hasi direla ikusita, ekimena arrakastatsua izan dela azaldu du.
Era berean, Udaletxe berriaren arkupetan ikasleek diseinatutako proiektu guztiak jarri dira ikusgai erakusketa moduko bat osatuz. Azkenean hiru izan dira egindako altzariak “denbora mugatua izan dutelako baina proiektu politak proposatu zituzten Okendon jartzeko”.