Kirol guneko pilotalekuan gaur 19:00etatik aurrera Lasarte-Oria eta Donostiaren arteko hiru norgehiagokak ikusteko aukera izango da.
Jose Felix Solano entrenatzaileak aipatu digunez, “jardunaldi zaila izango da, txapela lortzeko faborito baita Donostia”.
Lasarte-Oriako taldeko arduradunak azaldu moduan, kadete mailan, Xabi Prieto eta Aritz Solanok jokatuko dute, jubeniletan Axier Arteaga eta Ander Rekondok eta seniorretan Gorka Mendizabal eta Xabi Arteagak. Bikote honetan, azken orduko aldaketa izan da Mikel Elola lesioanatu egin baita.
Hauetaz gain, Xabi Rekondo eta Eneko Sarasola kadeteek, Iker Ipintza eta Unai Urruzola jubenilek eta Aitor Aranburu eta Jon Peio Artetxe seniorrek taldea osatuko dute.
Partidak
Aipatu legez, erronka handia izango du Lasarte-Oriak. Solanok aurreratu digunez, kadeteen partida izango da zailena, “Chiapuso eta Aranguren bikotea Gipuzkoako onenetariko da”.
Baina bikote ahulena jubenil mailan dagoenez, Axier Arteaga mailaz igo eta Ander Rekondorekin jubenil mailan arituko da garaipenaren bila.
Eta seniorren partida izango da borrokatuena, honetan Joseba Baez eta Xabi Ortiz Urbina dituzte aurrez aurre herritarrek eta Joxe Felixen hitzetan bikote gogorra da.