Plater-tiro saioa eta arrantza irteerak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 25a

Buruntz Azpi elkarteak jakin arazten du, ekainaren 10ean 9:00etatik aurrera, Oiartzungo Arkaleko tiro-eremuan plater-tiro saioa antolatu duela. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute elkarteko egoitzan, ekainak 8ra arte.
Bestalde, maiatzan Leitzaran ibaiara antolatu dituzten arrantza irteeretako emaitzak honako hauek izan dira. Arrantzaldi arineko saioan David Iglesia “Maki” izan zen irabazlea, Jesus Mari Gonzalez izan zen bigarren eta Antonio Dominguez hirugarren; xixare arantzan, Txentxo Urruzola izan zen lehenengo eta Juan Antonio Matxain bigarren.