Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak adin desberdinetarako hainbat igeriketa ikastaro eskainiko ditu ekaina eta uztailean zehar.
Maiatzaren 31etik ekainaren 27a bitartean igeriketan trebatzeko ikastaroak antolatu ditu, 2008 eta 2006 urteetan bitartean jaiotako haurrentzat.
Txikienen kasuan hastapen maila izango da bakarrik eta 2007-2008 urtekoek berriz, hastapen eta jarraipeneko ikastaroa izango da. Astean bost egunetan, astelehenetik ostiralera, izango dira saioak.
Helduek ere igeri egiten ikasi ahalko dute. Ikastaroa ekainaren 4tik uztailaren 20ra izango da astean hiru egunetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan 20:30ean.
Haurren ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 28an, astelehena, amaitzen da; helduena berriz, ekainaren 1ean. Informazio gehiago eskuratzeko Kiroldegiko bulegotik pasa edo 943 376 182 telefono zenbakira deitu beharko da.