Kadeteak ezineanEzin izan zuten ia ezertxo ere egin Aritz Solano eta Xabi Prieto herriko bikoteak donostiarren aurka. Erraztasunez gailendu zitzaizkien Julen Chiapusso eta Mikel Aranguren, 3-22ko emaitza argiaz.
Jubenilak zoragarriPartidu bikaina jokatu zuten Axier Arteaga eta Ander Rekondo herritarrek. Nagusitasunez irabazi zioten Egoitz Labaka eta Imanol Cristobalek osatutako bikote donostiarrari.
Partidua borrokatua izan zen, landua eta Axier Arteagak aurrean bere dohainen berri eman zuen gantxo ederrak oparituz ikusleei.
Seniorrak bajaz betetaEzohiko bikotea atera behar izan zuen Jose Felix Solano hautatzaileak azken partiduan. Izan ere, azken orduko lesio eta gaixotasunak tarteko, Jon Pello Artetxe eta Gorka Mendizabal bikoteak jokatu behar izan baitzuen. Bi aurrelariz osatutako bikotea beraz.
Emaitza noski, ez zen batere ona izan, baina aipagarria izan zen oso Mendizabalek atzelari lanetan eginiko lana. Iker Urmeneta eta Xabi Ortiz de Urbina donostiarrak erraz gailendu ziren, 7-22.