Astelehena inoiz baino gogorragoa izango zen herritar askorentzat. Asteburua ekintzaz beteta izan dugu eta Ostadarren igoerarekin batera herriak urdin eta beltz koloreekin bete zaigu.
Txintxarri Kukukaren X.urteurren jaialdian egon zen, Osadarren partida jarraitzen eta noski Dantzari Txiki Egunaz gozatzen. Hauetan asko dira ateratako argazkiak eta zuen eskura jarri nahi izan ditugu. Gure argazki galerian hiru bilduma berri zintzilikatu ditugu zuen gozamenerako. Gainera, gogoratu hauek gordetzeko aukera duzuela argazkian klikatuta. Sartu eta gozatu!
