Gipuzkoa berria aurkezten

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 28a

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa berria eraikitzeko dituen proiektu eta lehentasunak aurkeztuko ditu lurralde osoan.
Gaurtik ekainaren 4ra arte, eskualde desberdinetan izango da Aldundiak dituen proiektu eta lehentasunak herritar guztiekin elkarbanatzeko. Lasarte-Orian ekainaren 1ean izango da Manuel Lekuona kultur-etxean.
Aldundiak azaldu duenez, bilera hauetan herritarrek etorkizunerako nahi duten Gipuzkoa eraikitzeko lehen aurrerapausoak eman ahalko dituzte.
Bilerara joan nahi dutenek, aldez aurretik jakinarazi behar dute, 943 112 335 edo 943 112 342 telefono zenbakietan edo diputatunagusia@gipuzkoa.net helbide elektronikoan.