Kirol guneetan ate irekietako jardunaldia

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 28a

Lasarte-Oriako Kirol Udal Zerbitzuak “Kirolari ateak zabalik” izeneko jardunaldia antolatu du ekainaren 3an, igandean kirol instalazioetan.
Ekimen honi esker, herritarrek kiroldegia eta kirol gunea modu librean eta ordaindu gabe erabili ahal izango dute, 9:00ak eta 13:00ak bitartean.
Horretaz gain, kiroldegian, goizean zehar doako kirol saioak eskainiko dira. Indoor txirrindularitza goizeko 9:30ean, pilatesa goizeko 10:30ean eta aquaerobika 12:00etan izango dira. Saio hauetan parte hartzeko eskainitako plaza kopurua mugatua dela jakin arazten du Kirol Zerbitzuak.
Ekintza berezi hauekin gonbidapena egin nahi zaie normalean kirola egiten ez duten Lasarte-Oriako herritarrei, “kirol instalazioak bisitatu ditzaten eta bertan ematen diren zerbitzuak erabiltzen has daitezen”.