Udaberriko bertso saiora joan ez zirenek edota berriro ikusteko gogoa dutenek atalka bada ere, hau ikusteko aukera izango dute. Txintxarrik datozen asteotan atalka zintzilikatuko ditu saioaren bideoak Vimeon. Dagoneko lehen zatia ikusgai dago http://vimeo.com/43019626.
Bertso saio arrakastasua izan zen Udaberrikoa eta Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izan ziren Ane Labaka eta Unai Muñoa herriko bertsolariekin batera. Hauekin oholtzan izan ziren, Kukukakoak, Musika eskolakoak eta Xumela abesbatza besteak beste.
