Ikaslan jardunaldiak Manuel Lekuonan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko maiatzaren 30a

Enplegurako formazioa sustatzea eta hedatzea helburu dute jardunaldiok eta egun langileentzako formakuntza eskaintza zabalaren inguruan ari dira enpresetako kudeatzaile, gizarte baliabideen arduradunak eta prestakuntza teknikariak besteak beste.

Ikaslan jardunaldi hauek Usurbilgo Lanbide Eskolak eta Hernaniko BHI-k antolatu dituzte Manuel Lekuonan eta bertan hizlari dira Gloria Gonzalez Eusko Jaurlaritzako enplegu teknikaria, Martin Adin Gipuzkoako Hobetuz-en zuzendaria, Jose Mari Muñoz Zubigune fundazioko kudeatzailea eta Jesus Ezkerro Tknikako Zerbehar arduraduna.

Egun profesionalak esparru ezberdinetan gaitzeko garrantziaz hitz egin dute eta hau lortzeko erakundeek bideratzen dituzten heziketa sistemak aztertu dituzte. Formakuntza honi esker langileek euren jarduna akreditatzen dute Europa mailan balioa duten ziurtagerien bitartez.

Gloria Gonzalezek langileen etengabeko prestakuntza eta formakuntza azpimarratu nahi izan ditu egungo "lan mundu aldakor honetara" egokitzeko tresna bezala. Horretaz gain, enpresentzat ahalik eta langile formatuenak edukitzeak merkatuan ematen duen abantaila eta kalitate irudia garrantzitsua dela azaldu du.

"Karnet" profesionalen eredua aldatu dute erakundeek eta formakuntza eta ziurtagiri hauek dute balioa egun hau dela eta, langileek eta enpresek hezkuntza arloan dituzten eskaintzak lantzen arituko dira Manuel Lekuonan gaurkoz.