Gaztetxoak bertsotan trebe

maider-azurmendi 2012ko mai. 30a, 21:19
Bertso saio dibertigarria eskaini dute herriko bi eskoletako haurrek kultur etxean. Ikasturtean zehar Unai Muñoa bertsolariarekin ikasitakoa erakutsi diete irakasle, guraso eta lagunei.
Mozorrotuta eta pertsonaia ezberdinak antzeztuz taularatu dira herriko eskoletako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak. Dagoeneko urte batzuk dira ikasgai bezala ahozkotasuna lantzen dutela Unai Muñoa bertsolariarekin eta hain juxtu bertsolaritzan duten trebetasuna erakutsi dute oholtza gainean.

Euren ahotan puntako gaiak izan dira, besteak beste erregea eta elefantearen ehiza famatua, Mourinho, Frank de la jungla, Lady Gaga... "Hi bertsolari" saiotxo bat ere asmatu dute epaimahai eta guzti. Ikusleen artean txalo zaparrada luzeak eta irribarreak gaztetxoen lan bikaina sarituz.