Nagusientzat Michelingo frontoian ospatzen den bazkaria ekitaldi garrantzitsua dela egiaztatu da. Azken urteetan katering enpresa bat arduratu da bazkaria prestatzeaz eta udalak uste du jarduera horrek gastu handiegia suposatu duela. Herriko elkarte eta taldeei honetan parte har dezatela proposatu nahi zaie jarduera zehatzak eginez.
Proiektu honen nondik norakoak azaltzeko bilera antolatu da herritarren ekarpenak jasotzeko ekainaren 5ean 18:30etan Villa Mirentxun.