Bidali ekimen berdeak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 1a

Herritarren parte hartzea oinarri duen ekimen berdeen bilduma osatuko da Aste Berdearen baitan. Herritarrek euren eguneroko bizitzan ingurumena zaintzeko egiten dituztenak jasotzea du helburu ekimenak.

Autokonpostajea etxean egiten dutenak, haurrentzako pardel ekologikoak erabiltzen dituztenak, ur gutxiago kontsumitzeko gailu ezberdinak komunean edota sukaldeko iturrietan erabiltzen dituztenak...
Hauek artelatz@artelatz.com helbidera edota 943 670 249 telefonora deituta jasoko dira asteazkenera arte, ekainaren 6a. Asteazkenean bertan azokan jarriko den postuan utzi ahal izango dira ere esperientziak eta opari esne poto bat jasoko dute. Ondoren hauek guztiak liburuxka batean bilduko dira.
Bestalde, eraginkortasunez gidatzeko ikastaroan izena emateko azken eguna da gaurkoa. Aipatutako mail edo zenbakian egin behar da.