Lasarte-Oriako Haurreskola Partzuergoan sartuko da datorren 2012-2013 ikasturtean. Honek aldaketa ugari ekarriko dizkie bai haurrei eta baita gurasoei ere. Haurreskolaren egitura berriaren barruan, gurasoek badute parte-hartzeko eskubidea.
Parte-hartze hori gauzatzeko Partzuergoa eta Udalaren aurrean guraso guztien ordezkari izango den Guraso Elkarte bat sortzea komeni da. Guraso Elkarte hori sortzeko, gurasoak elkartu eta tramite ofizial batzuk egin behar dira. Prozesu hau martxan jartzeko asmoarekin bilera egingo da ekainaren 5ean, asteartea, 19:00etan Manuel Lekuona kultur etxean.
Norbaitek ezin badu gerturatu eta interesatua balego informazioa eskuratu edo prozesuan parte hartzeko jarri harremanetan Iurre Telleriarekin 696 080 037 telefonoan edota igejoakinaenea@gmail.com helbidean.