“Bitartekaritza zerbitzua askotan banandu nahi edo banatuta dauden bikoteen artean gatazkak konpontzeko balio duen zerbitzu bezala ulertzen da baina hori baino gehiago eskaintzen da”. Orokorrean familia arteko gatazketan akordioak lortzea da azken helburua eta horretara iristeko profesional ezberdinekin egiten dira beharrezkoak diren saio guztiak.
Jardunaldi hauekin ezagutzera eman nahi da bestelako familia gatazkak ere lantzeko gunea eskaintzen dela. Gatazkak konpontzeko gune neutral bat eskaintzen da, doakoa eta alor ezberdinetan esperientzia duten profesionalen laguntzarekin. Behin akordioetara iritsita, saioak eteten dira baina jarraipena egiten zaie. Izan ere, gerora komenigarria izaten da akordio horiek berritzea familia, bikoteen egoera aldatzen delako urteekin.
