Futbol Porrako sariak banatu ziren

Txintxarri Aldizkaria 2012ko eka. 1a, 13:42
Ostadar SKT-k 2011-2012 denboraldiko futbol porrako bigarren itzuliko sariak eta 1000 eurotako saria ere banatu zituen lehengo ostiralean Txema tabernan.
“Jon y Andres” boletoak lehenengo saria eta bigarren postua, berriz, “Pili Cien”-ek lortu dute. Gainera, “Pablo Grifos”-ek denboraldi osoko sari nagusia eskuratu zuen.
Sari hauetaz gain, urdaiazpikoak ere banatu ziren sari banaketa honetan. Hauek “Irati eta Ane”, “Los Makus otra vez los Makus”, “Iñaki Kas” eta “Iraitz Mitxelena” txartelentzat izan ziren.
Gainera, Txema tabernak ere saria izan zuen, itzuli honetan puntu gehien lortu dituen taberna izateagatik, bi pertsonentzako afaria Goeigi jatetxean.