Kukuka eta Oreka Tx, ikusgarri

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 2a

Ez gaude batere ohituta zuzeneko musika, dantza eta zinema aldi berean ikustera. Baina horixe egin dute Kukuka eta Oreka Tx-eko lagunek larunbat arratsaldean Manuel Lekuona kultur-etxean. Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugartebikotearen txalapartarien doinuei jarraiki, herriko dantza eta antzerki taldeko lagunak aritu ziren koreografiak lantzen. Aldi berean, "Nomadak TX" pelikula ikusi ahal izan dute bertaratu ziren guztiek, munduko hainbat kultura eta bertako ohiturak erakusten dituen film-dokumentala.

Emozio salda baten antzekoa izan da larunbat arratsaldeko emanaldia. Zuzeneko musikak duen indarrari Kukukako lagunek dantzarako duten abilezia batuta, ileak laztu zaizkio bati baino gehiagori ordubete inguru iraun duen ikuskizunean.