Giro ederra Zabaletako festetan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 3a

Asteburuan egurladia petral xamar ibili bada ere, Zabaletako festek goxatu dute herriko giroa.

Asteburuan egurladia petral xamar ibili bada ere, Zabaletako festek goxatu dute herriko giroa.
Larunbatean, urtero egiten den bertso-saio umoretsuak berezitasun bat izan zuen, ez baitzen ohi bezala eskenatokian gauzatu. Zabaleta auzoko garajean babestu behar izan zuten tarteka erortzen ziren zaparradetatik.
Gainera, Patxi Etxeberria omendu nahi izan zuten Zabaletako auzokideek eta horretarako, Alejandro Romo eskulturgileak egindako Teresa sorginaren oroigarri bat eman zioten.
Amaia Agirre, Ane Labaka, Unai Muñoa eta Andoni Otamendi irribarretsu, Garinek Patxi Etxeberriari oroigarria ematerako momentuan.


Proba mista

Igandean, lau talde aritu ziren urteroko proba mistan, Tellerigain, Zubieta, Larrekoetxe eta Zabaletako gazteak. Azken hauek irabazi zuten proba 11´20”ko denbora eginez.
Trontzan, txingetan, lokotxetan eta korrika aritu behar izan zuten guztiek herritar askoren animoez lagunduta.

Aimar Irigoien, indartsu

Aimar Irigoien errezildarrak bi minutuko saioak egin zituen 150kg-ko zilindroarekin eta 125kg-ko kuboarekin eta 100 kiloko bolarekin ere aritu zen ikuskizun polita eskainiz.