Senda Viva-ra irteera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 4a

Gazteklubeko LH3 eta LH4 mailako gaztetxoek Gazteburua izango dute ekainaren 17an, igandean. Oraingoan Senda Viva parkera irteera izango da. Goizeko 09:00etan Hipodromo Etorbidetik aterako da autobusa eta arratsaldeko 20:30ean bueltatuko da. Gazteklubeko antolatzaileek aipatu dutenez, bazkaria, merienda, txankletak eta toalla eraman behar dituzte.
Ttakuneko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, berriz, 33 euro. Izena ematea Ttakun Kultur Elkartean, 943 37 14 48 telefono zenbakian edo aisia@ttakun.com helbide elektronikoan egin daiteke. Azken eguna ekainaren 15a izango da.