Udako Ikastaro trinkoak aurkeztu dira

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 4a

Lasarte-Oriako Udal euskaltegiak 2012ko udan egin daitezkeen ikastaroak aurkeztu zituen ostiralean. Egiaztapen mailen azterketak, hau da, hizkuntza eskakizunak eta HABEren 1go, 2. eta 3. mailak prestatzeko ikastaroak izango dira. Ikastaroak uztailaren 2tik 27ra izango dira, astelehenetik ostiralera. Hiru orduko saioak izango dira, 9:30etik 12:30era.
Udal Euskaltegiak jakitera eman duenez, 16 urte gorakoentzako ikastaroak dira. Prezioa 90 eurotakoa da, langabetuek eta gazte-txartela dutenek %10eko deskontua izango dute. Dirulaguntzak ere badaude.
Matrikula garaia ireki da eta ekainaren 15era arte izena eman ahalko da Udal euskaltegian, Beko kale bidea 1 zenbakian, honako ordutegian, 8:30etik 19:15era.