Manuel Lekuonan bilera irekia egin zuten Gipuzkoako Aldundiko kideek. Bertan euren politikaren bi ardatz nagusien berri eman zieten herritarrei ondoren hauen iritzia jasotzeko.
Aldundiak finkatu dituen bi ildo nagusiak dira batetik gatazkaren konponbidean parte aktibo izatea eta bestetik, bizi dugun egoera ekonomiko larriari aurre egitea. Horretaz gain Gipuzkoa Berria markaren nondik-norakoak azaldu zituzten eta baita sarean herritarrek dituzten baliabide berriak ezagutzera eman. Besteak beste, gipuzkoaberri.net-en prentsa bulego digitalera sar daiteke edozein herritar erakundeak emandako informazio guztia eskuratu ahal izateko. Bertan jasotzen dira ere agerraldien bideoak eta txostenak. Aldundiaren nahia herritarrengana hurbiltzea da eta horretarako ostiralekoa bezalako bilerak besteak beste.