Luken Carbayeda txirrindularia hirugarren

Txintxarri Aldizkaria 2012ko eka. 4a, 11:13

Buruntzazpi Txirrindularitza eskolan dabilen Luken Carballeda lasarteoriatarra infantil mailako Gipuzkoako errepideko txapelketan hirugarren postua eskuratu zuen, maiatzaren 19an.
Urretxun egin zen lasterketan Lasarte-Oriako gazteak brontzezko postua lortu zuen Julen Mundin eta Jokin Alberdiren atzetik helmugara iristean.
Era honetara, gazteak egiten ari den denboraldi paregabearen saria lortu du. Izan ere, besteak beste, Donostialdea eskualdeko txapelketetan, hala nola, Ibaeta eta Zumaian irabazle izan da Buruntzazpi eskolako gaztea.
Bestalde, Buruntzazpi eskolako infantil taldeak Gipuzkoako taldekako erlojupekoan laugarren postua eskuratu zuen.