LOKEko zilarrezko neskak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko eka. 4a, 11:19
LOKE-ko gimnastek azken asteetan, hainbat txapelketa izan dituzte. Lehengo asteburuan Gipuzkoako txapelketan izan ziren eta aurrekoan Udaberri txapelketan. Bietan dominak lortu zituzten gimnastek eta entrenatzaileak oso pozik agertu dira lortutako emaitzekin.

Gipuzkoako txapelketa
Maiatzaren 26an, Bergaran, izan zen Gipuzkoako txapelketan Aizpea Arroyo jubenilak bere mailako zilarrezko postua eskuratu zuen.
Aizpea jubenil b mailan lehiatu zen eta bigarren postua lortu zuen xingolarekin egindako lanean eta bosgarren izan zen borrekin.
Honela, sailkapen orokorrean 2. postua eskuratu zuen eta hurrengo ikasturtean A mailan lehiatuko dela aipatu digute LOKEko entrenatzaileek.
Senior A mailan, Garazi Gomez borrekin bigarren postua eskuratu zuen eta xingolarekin, berriz, bosgarrena.
Ariadne Aguado kadetea seigarren izan zen borrekin eta 7. uztai lanean. Sailkapen orokorrean seigarren izan zen.
Kadete taldeak ere 6. postua lortu zuen.
Asteburu honetan guztiak Euskal Ligan izan dira lehian.

Udaberri txapelketa
Bestalde, maiatzaren 20an, Hernaniko kiroldegian egin zen Udaberriko txapelketako azken saioan izan ziren infantil eta alebinetako taldeak.
Infantil mailako taldeak, Naroa ,Gabi, Nerea eta Haizeak osatutako, 2. postua lortu zuten uztaiekin egin zuten lanaren ostean.
Alebin mailan, berriz, Landaberri taldeak 21. postua eta Sasoeta taldeak 15. postua lortu zuten.