Ander Bardaji gazte mailako Errealeko atezaina, goiko ilaran eskumakoa da.
Ander Bardajik ez zuen jokatu igandean Bartzelonaren aurkako kanporaketan, ordezkoen aulkian izan zen, baina berdin sofritu zuen. Errealeko gazteek partidu bikaina egin zuten, baina ahaleginak ez zuen fruiturik eman eta bukatu dute denboraldia. Kataluniarrak aurreratu ziren lehen zatian baina segituan berdindu zuten txuriurdinek eta bigarren zatian 1-3 aurretik jarri, 50 eta 60 minutuentan sartutako bi goli esker. Emaitza horrekin Erreala pasatuko zen finalerdietara, baina 90. minutuan jasotako golak utzi ditu kanpoan.