Udaberriko Bertso saioaren 2.zatia sarean

Txintxarri Aldizkaria 2012ko eka. 4a, 19:06
Aurreko astean lehen Udaberriko Bertso saioaren lehen zatia sareratu genuen eta dagoeneko ikusgai duzue bigarrena. Datozen asteetan jarriko ditugu hurrengoak. Barkatu zatika eman behar izatea baina pisua dela eta hala egitea behartuta gaude.

Bertso saioan Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa eta Ane Labaka bertsolariak Kukukako antzerki eta dantza eskolakoen laguntza izan zuten oholtza gainean.