05_Santa Ana Pala txapelketari hasiera eman zaio gaur

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 5a

XXXI. Santa Ana pala txapelketa lehen partida jokatzen ari dira. Aurtengo edizioan hamalau bikote parte hartuko dute. Uztailaren 26ra arte, lehia handiak ikusi ahalko dira Loidi-Barrengo pilotalekuan.

Txapelketako lehen partida jokatzen ari dira.
Xabi Etxezarreta eta Mikel Bardaji eta Jon Pagola eta Jesus bikoteen partidak XXXI. Santa Ana pala txapelketari hasiera eman dio gaur 18:30ak aldera. Honen ostean beste bi partida ikusteko aukera izango da Loidi-Barrengo pilotalekuan. Bihar ere txapelketako hiru partida izango dira.
Aurten hamalau bikotek eman dute izena eta gogor lehiatuko dira finalean egoteko. Iazko txapeldunek Eneko Urdanpilleta eta Unai Lizaso ez dute parte hartuko. Beraz, txapelketa irekia dago.