Dorleta Urretabizkaia aktorearekin saioa Manuel Lekuonan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko eka. 5a, 12:52
Kukua antzerki eta dantza eskolakoek euren X. urteurrena ospatzen jarraitzen dute. Ekimen berezien artean gaurkoan Dorleta Urretabizkaia arktorearekin saio irekia antolatu dute Manuel Lekuonan.
Dorleta Urretabizkaia aktorea Lasarte-Oriakoa da eta esparru askotan egin du lan, antzerkia, telebista...Gaurkoan Kukukak gonbidatuta bere esperientzia ezagutzeko aukera izango dute herritarrek Manuel Lekuonan 19:00etan.

Hasiera batean aktoreak bere esperientzi pertsonalaz hitz egingo du, non hasi zen, nola, gero non ikasi, lan munduarekin harremana zein den etab. Honen harira jendeak galderak egin eta solasalditxoa egin nahi da. Ondoren, ariketa praktiko bat burutuko da bertaratutakoekin. Kukukatik jendea honetan parte hartzera animatzen dute.