Xabi Etxezarreta eta Mikel Bardaji eta Jon Pagola eta Jesus bikoteen partidak XXXI. Santa Ana pala txapelketari hasiera eman dio gaur 18:30ak aldera. Honen ostean beste bi partida ikusteko aukera izango da Loidi-Barrengo pilotalekuan. Bihar ere txapelketako hiru partida izango dira.
Aurten hamalau bikotek eman dute izena eta gogor lehiatuko dira finalean egoteko. Iazko txapeldunek Eneko Urdanpilleta eta Unai Lizaso ez dute parte hartuko. Beraz, txapelketa irekia dago.
