Aste Berdean murgilduta gaude eta atzo modu eraginkorrez gidatzen ikasteko ikastaroa burutu ostean, gaurkoan ekimen berdeak jaso eta bilduma osatzeko postua jarrita dago. Honakoa 13:00ak arte izango da Brigidatarren plaza inguruan.
Azoka eguna izaki, jende asko gerturatzen ari da informazio eske eta oraindik bertan ekimen berde gehiagoren berri emateko aukera dago. Jendeak Konpostagailuen inguruan informazioa eskatzen ari da ere. Ostiralean Okendo plazan ekimenekin erakusketa antolatuko da17:00etatik aurrera eta herritarrek ekimenen artean hoberena bozkatzeko aukera izango dute.
