Sorgin dantzarako lehen entsegua

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 7a

Gazteen zortzikotean parte hartzeko kultur etxeko Gazteen Informaziorako bulegoan izena eman beharko da. Bestela, parte hartzea irekia da eta lehen entsegua heldu zein gaztetxoentzat gaur izango da Landaberri BHI-ko patioan 20:00etan.

Festak bertan ditugu eta Sorgin Dantza prestatzeko entseguak gaur hasiko dira. Heldu zein gazteentzako entsegu hauek Landaberri BHIko patioan egingo dira eguraldi oneko egunetan eta eguraldi txarra egitekotan, Garaikoetxean. Entseguak astearte eta ostegunetan egingo dira 20:00etatik 21:00etara.

Gazteen zortzikotea
Horretaz gain, gazteen zortzikotean parte hartu nahi duten gazteek, 2000 eta 1996 urte bitartean jaiotakoak, aurrez izena eman beharko dute Gazteen Informaziorako Bulegoan Manuel Lekuonan. Azken eguna ekainaren 12a izango da.

Gogoratu ere, zapiak salgai izango direla Jalgin datorren astetik aurrera.