08_LOKEko gimnasten dominak Euskal Ligan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 8a

LOKEko gimanastek lan ederra egin zuten lehengo larunbatean Durangon ospatu zen Euskal Ligan. Lasarte-Oriako elkarteak hiru gimnasta aurkeztu zituen lehiaketara eta bik domina eta trofeoa ekarri zuten herrira. Taldeko entrenatzaileak oso pozik agertu dira gazteek lortutako emaitzekin.
Aizpea Arroyok B mailako jubenilak bere mailako lehen postua eskuratu zuen; Garazi Gomez seniorrak berriz, brontzezko domina. Bestalde, Ariadne Aguado B mailako kadeteak bere lehen urtean bosgarren postuan amaitu zuen.