08_Euskararen 8. Maratoiaren kamisetak salgai!

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 8a

Dagoeneko Ttakunen salgai jarri dira Euskararen Maratoiko kamisetak. Haur eta helduentzako kamisetak egin dira 8. Maratoiaren lelo eta irudiarekin. Bihotzetik plazara!

Urria gerturatzen doa eta dagoneko Euskararen Maratoirako kamisetak salgai jarri dira Ttakunen. Zortzigarren edizio honetako leloa Bihotzetik Plazara eta irudiak apaintzen ditu kamisetak. Helduentzako eta haurrentzako neurritan atera dira. Helduenak 15 eurotan daude eskuragarri eta umeenak berriz 10 eurotan.