08_Jakoba Errekondo adituarekin solasean landareen inguruan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 8a

Zabaleta auzoko lagunek antolatuta, Jakoba Errekondo adituaren hitzaldia izan zen entzungai bertako lokalean. 30 bat lagun bildu ziren eta auzokideek euren zalantzak argitzeko aukera izan zuten landareen inguruko hainbat galdera eginez.

Jakoba Errekondo auzokideei azalpenak ematen

Besteak beste, landareen berezitasunak, fotosintesiaren futzioa, animali eta landareen arteko diferentziak etab. azaldu zituen berak dakien bezala; era sinple, erraz eta ulerkor batean. Entzuleak oso gustura egon ziren solasaldiak iraun zuen bitartean eta zinez eskertu zuten Jakoba Errekondoren presentzia eurena bezalako kultur-etxe xume batean.