Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko Semblante Andaluz elkarteak igandean ospatuko du Rozioko Ama Birginaren omenezko erromeria. 11:30ean meza egingo da Arantzazuko Ama elizan eta ondoren prozesioan aterako dira herriko kaleetan barrena. Okendo plazan patata tortilla txapelketa egingo da bigarren aldiz. Musikak hartuko du ondoren protagonismoa Aljarafe, Sentimiento Andaluz eta Concha Rociera taldeekin. 17:00etan, dantza ikuskizunak izango dira Aljarafe, Triana, Embrujo, Concha Rociera eta Semblanteko taldeen eskutik. Amaitzeko urdaiazpikoa zozketatuko da eta Rozioko Ama Birgina erromeriara etorrik diten beste herrietako elkarteetatik bisita egingo du.