Arcachonera irteera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 8a

Kuadrillategiko eta Gazte klubeko LH5 eta LH6 mailakoek Arcachoneko aquaparkera irteera egingo dute ekainaren 17an. Irteera goizeko 8:30ean egingo da hipodromoko zubitik eta itzulera 20:30ean. Honetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da ekainaren 15a baino lehen.
Ttakuneko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, berriz, 33 euro. Prezioaren barruan garraioa eta sarrera dago. Izena ematea Ttakun Kultur Elkartean, 943 37 14 48 telefono zenbakian edo aisia@ttakun.com helbide elektronikoan egin daiteke.