Gaur, ekainak 8, Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du Zabaleta auzoan, 19:00etan, Antonio Blas plazako lokalean. Paisajista eta agronomo usulbildarra aski ezaguna da izan ere, urte asko daramatza hainbat hedabidetan parte hartzen besteak beste, Euskadi Irratian, Argia astekarian, hitzaldiak, erakustaldiak...
Gai ugari menperatzen ditu, natura, loreak, landareak, baratza, paisaia, sagardoa eta gutxik bezela lortzen du bere ezagutzak komunikatzea. Antolatzaileei zaila egin zaie hitzaldia gai bakar batera mugatzea beraz zabalik utzi dute saioaren norabidea hizlari eta entzuleen artean bideratzeko.