Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak antolatuta, aurten berriro ere, Sorgin Dantzaren barruan gazteen zortzikotea aterako da.
Honetan parte hartzeko 2000 eta 1996 urte bitartean jaiotako gazteek aurrez izena eman beharko dute Gazteen Informaziorako Bulegoan, Manuel Lekuonan. Azken eguna ekainaren 12a izango da.
Entseguak astearte eta ostegunetan egingo dira 20:00etatik 21:00etara, Landaberri BHIko patioan.