Danborradarako entseguak hasi dira. Hauek astelehen eta asteazkenetan burutuko dira, ekainak 11, 13, 18, 20 eta 25 egunetan egingo dira hain zuzen. Ohiko lekuan izango dira, Sasoeta ikastetxeko gimnasioan 20:00etan.
Danborradaren irteerari dagokionez gogoratu ekainaren 28an, osteguna 23:00etan izango dela Okendoko Plazan hasita. Aurreko urteetan bezela, aurretik afari bat antolatu da Goiegi jatetxean eta bertara joateko interesa dutenek edozein entsegutan eman ahal izango dute izena.