Agenda 21-en logoa Sasoetan egina

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 8a

Hirugarren urtez herriko ikastetxeek Eskolako Agenda 21 programa garatu dute. Aurreko bitan ura izan dute lantzeko gaia eta aurtengoan berriz, biodibertsitatearen inguruan hausnartu dute herriko gaztetxoek. Honetaz gain, aurten bi eskolen artean logoa diseinatzeko proposamena luzatu zitzaien ikasleei eta denen artean aukeratua izan zen 6. mailan Sasoetako ikasle den Alvaro Dominguez Francoren lana.