Santa Ana Pala txapelketa hasi da

Nerea Eizagirre 2012ko ekainaren 8a

XXXI. Santa Ana pala txapelketako lehen partidak jokatu dira aste honetan. Aurtengo edizioan hamalau bikotek parte hartuko du. Uztailaren 26ra arte, lehia handiak ikusi ahalko dira Loidi-Barrengo pilotalekuan.

Xabi Etxezarreta-Mikel Bardaji eta Jon Pagola-Jesus Ferreira bikoteen partidak hasiera eman zion asteartean Santa Ana pala txapelketari. Santa Ana egunean final handia ikusi ahalko da, baina bitartean hainbat norgehiagoka izango dira jokatu beharrekoak.

Zaletuek txapelketa antolatzea eskatu ziguten, eta, beste urte batez, badira 31, martxan jarri dugu


Aurtengo txapelketan hamalau bikotek eman dute izena eta antolakuntzak jakin arazi duenez, iazko txapeldunek Eneko Urdanpilleta eta Unai Lizasok ez dute parte hartuko. Beraz, txapelketa irekia dago.
“Zaletuek txapelketa antolatzea eskatu ziguten, eta, beste urte batez, badira 31, martxan jarri dugu" azaldu digute antolatzaileek.

Lehiaketa sistema
Honetaz gain, lehiaketari buruz ere mintzatu dira.
Bikote parte hartzaileak bi taldeetan banatu dituzte. Talde bakoitzean ligaxka bat jokatuko da itzuli bakarrera. Gauzak honela, aste honetako partidak kontuan izanik, zazpi astez izango dira partidak Loidi-Barrengo pilotalekuan. Hauek astearte eta asteazkenetan jokatuko dira.

Fase hau amaitzean talde bakoitzeko bi onenek final erdiak jokatuko dituzte eta finala Santa Ana egunean, uztailaren 26an jokatu da.